XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
beste batzuek agoniiñ,
nik ere joan ez banintz
Elizara, gaueko otoitz egitera, joan zan On Krixpin beti bezelaxe.
Eta Jesus`ek gurutzetik: - Zer-nolakoa izan dek aari-joko ori, On Krixpin...?.
- Ikusi al`det, bada...!.
- Arutz joan aiz beintzat....
- Egia da...! Baiñan Pernando`k ekarri duan aaria ikusi dedanean....
- Zer...? - Etxera etorri naizela, lotsaren-lotsaz.
Ura etzan aari bat eta...
- Zer uan, ba...? - Aari izandako zerbait... Izan ere, ez du lotsik gizon orrek...!.
- Eta ez dik, zergatik izan...! Berak irabazi bait-dik jokoa...!.
- Ezin, ordea...! - Bai, Krixpin, bai...! Ta berak esango dik biar, ba zekiat-eta, arutz joateko aizela...
- Egia da...! zerbait galdetu nai nioke-ta.
- Nik baiño mundu geiago zeukak, izan ere, Pernando`k...!.
Eta plazan gelditu-ezaren penatxoak, galerazi zion zerbait loa, On Krixpin`i...!.